'Eltzikorta'-ren egoera salatzeko hitzaldia, ipuin kontaketa saioa, erakusketa eta ekitaldia

Maider Arregi 2019ko aza. 18a, 13:35

Larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko ekintza ugari antolatu dituzte asteon. Bihar, Jaiki hadi elkarteko medikuek, Jabi Hernando eta Fernando Arburuak, Gaixotasunen tratamendua eta osasun zaintza kartzelan izeneko hitzaldia eskainiko dute Olaranen 19:00etan.

Gaixo dauden euskal preso politikoek jasaten duten egoerari presentzia emateko asmotan hainbat ekintza antolatu dituzte azaroan zehar Antzuolan. 

Hala, azaroaren 19an, Olaranen  gaixotasunen tratamendua eta zaintza kartzelan izango dira aztergai Jaiki Hadi medikuekin. Bestalde, azaroaren 23tik abenduaren 1era arte, erakusketa antolatu dute Bertan preso eta preso ohiek egindako lanak izango dira ikusgai.

Abenduaren 1ean ere Joxe Mari Carrere ipuinak kontatzen izango da herrian, arratsaldeko 18:30ean. Adin guztietara zuzendutako ekintza izango da eta tartean Eltzikorta-ren ipuin bat ere kontatuko du: Txori mezulariak.

Bailara mailako ekintzak

Herri mailan antolatu dituzten ekintzez gain, azaroaren 29an, Sarek bultzatuta zenbait ospitaletara bertaratzeak egingo dituztela azaldu dute: "Anbulantzia bat ari da Euskal Herriko txoko denetara iritsi nahian, preso gaixo larrien egoera salatuz eta hauek etxean behar dutela zabalduz. Azaroaren 29an, bailara mailan agerraldiak egingo dituzte; Eibar eta Mendaron egon ostean, ordu batean Arrasateko ospitalean izango dira. Anbulantzia honek presentzia izango du Antzuolan egingo den manifestazioan".

Hain zuzen hurrengo egunean, azaroaren 30ean, Ez dot moztuko bizarra eta Sareren deialdiari jarraiki bailara mailako manifestazioa egingo dute Antzuolan, Larriki gaixo dauden presoak etxera, Eltzikorta etxera lelopean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak