Bideo-jokoen eta Interneten erabilera okerra aztergai

Maider Arregi 2019ko aza. 5a, 12:17

Adikzioen inguruan berba egingo du Emoki elkarteak azaroaren 12an, martitzena, Olaranen 18:00etan.

Adikzioen gaineko hitzaldia antolatu dute Antzuolako udalak eta Pausoka guraso elkarteak. Bideo-jokoen, Interneten eta sare sozialen erabilera okerrak dakarten ondorioak aztertuko dituzte. "Menpekotasunaz eta gehiegizko erabileraz jardungo dugu. Izan ere, menpekotasun hori areagotzeko zenbait mekanismo erabiltzen dituzte bideo-jokoek eta zenbait aplikaziok", azaldu du Emoki elkarteko Ainhoa Arruabarrenak. Era berean, nerabeei laguntzeko gurasoek kontuan hartu beharrekoak ere aztertuko dituzte azaroaren 12ko solasaldian. "Helburua da hobeto eta seguruago erabiltzea tresna eta joko hauek. Zein ondorio izan ditzaketen ikustarazi gura dugu". 4. eta 5. LHtik batxilergora bitarteko gazteendako eta euren gurasoendako hitzaldia da.

Pantailek mugak dituzte

"Mugak jartzearen ardura gurasoena da. Txikiak direnetik –6 edo 7 urtetatik– erakutsi behar zaie kudeatzen; izan ere, DBHra iristean zailago da", argitu du. Mugikorrak, ez daudela adikzio gisa jasota ere badio; bai ordea bideo-jokoak. "Sare Sozialen kasua, oso zabaldua dago gizartean gazte zein helduen artean. Berez ez dago gaitz gisa jasoa. Baina, kontrolpetik irteten denean eta egunerokotasunean eragin negatiboa badu, arazoa badagoela ikus dezakegu. Bideo-jokoetan, aldiz, muturreko kasuak azaleratzen dira: etxetik ez irtetea, higiene falta, harremanak izateko arazoak...". Emokik, egunean, bi ordu baino gehiago pantaila aurrean ez igarotzea aholkatzen du. "Zaila da bizi garen gizarte honetan, baina gehienez bi ordu eman beharko genituzke orotara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak