Hainbat lan potolori hasiera emango zaie, uztailean

Maider Arregi 2019ko uzt. 26a, 08:00

Uztailean hainbat lan potolo abiatuko dira Antzuolan: Herri Eskola handitzeko lanak hilaren 29an eta Antiguako errotako presa berregiteko lanak uztaileko azken astean. Torresoroa konpontzeko lanak ordea, hasi dira, baina, abuztuan etenaldia izango dute.

Eguaztenean hasi zituzten Torresoroa aretoa konpontzeko eta berregiteko lanak. "Abuztuan gelditu egingo da obra eta iraila hasieran berriz hasiko da", argitu du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek. Behin lanak abiatuta, bi hilabeteko epean egin beharko dira eta udazkenerako amaituta egon beharko dira. Torresoroa berrituak baina, izango ditu hobekuntzak: sarrerako bigarren atea automatikoa izango da; gizarte laguntzailearen inguruko segurtasun kontuak direla-eta kamera jarriko da; ikasteko gune berria sortzeko ate bat aterako da; eta kanpoaldea margotuko da, besteak beste.

Eskola handitzeko lanak, hastear

Eta esan ere Hezkuntza Sailaren arabera, uztailaren 29an, astelehenean, hasiko dela eskolako obra. Obra sakona izango da eta urtebeteko epean egingo dira. "Handitze sakona izango da. Hala, 300 metro koadroko azalera irabaziko du eskolak. Aurrefabrikatutako gelen espazioa ez ezik; alboan daukan espaloiaren eremua ere oso-osorik hartuko du. Luzeran ere irabaziko du espazioa". Informazioa eta argazkiak hemen.

Antiguako errotako presa

Urtebete pasatxoren ostean, uztailean egingo da Antiguako errotako presa konpontzeko obra. "Jaurlaritzako Ura departamentuak baimena eman digu eta baldintza da uztailean egitea obra. Echaide enpresak egingo du. Datorren astean hasiko dira lanean eta obra motza izango da", argitu du Moñuxek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak