Bandako kideentzat 'berezia' izan da beste urte batez eguerdian Antzuolako jaietan eskaini duten kontzertua. Izan ere, beraien eguntzat hartzen dute gaurko emanaldia. Kontzertuaren ostean, bazkaria egiten dute eta jai giroan ibiltzen dira bandako kide guztiak antzuolarrekin batera.
Berezitasun bat ere egonda gaurkoan, zuzendari moduan 'ofizialki' lehen aldiz gidatu du-eta Txurrukak banda. Gainera, banda eta Antzuola 'estuki lotuta' daude Enrike Txurrukaren bizitzari: "Nire birramona Ondarreko tabernaria zen, eta, ordurako, bazkaltzen ematen zion Bergarako bandari Antzuolako jaietako kontzertuaren ostean'. Hala, 11:30ean hasita egin duten kalejiraren barruan, sorpresa txiki bat ere jaso du zuzendariak: gorbata berezi bat.
Manuel Turrillasen Clarínn de Fiestas, Jan de Haanen A Discovery Fantasy, Conde de Torre-Muzquizen Los Euskaros, Kees VLaken Caribbean concerto eta Pello Reparazen Elkartasuna piezaren moldaketa, Txurrukak egindakoa, izan dira Zurrategi plazara gerturatutakoek gozagai izan dituzten musika piezak.