Santa Marinako jaien barruan, kontzertua eskainiko du Musika Bandak domekan, pilotalekuan. Clarín de fiestas, Discovery Fan-tasy, Los Euskaros, Caribbean Concerto eta Elkartasuna obrak eskainiko dituzte. Nabarmendu behar da Enrike Txurruka zuzendari moduan estreinatuko dela asteburuan. Emanaldiaren aurretik, kalejira egingo dute.