Pasta plater goxoena nok prestatu lehian aritu dira antzuolarrak

Aitor Agiriano 2019ko uzt. 19a, 15:05

Zortzi taldek hartu dute parte aurtengo jaietako gastronomia lehiaketan. Pasta prestatu behar izan dute eta, horretarako, makarroiak, olioa, tipula, gatza, egindako tomatea, tomate naturala eta maionesa antolakuntzak jarri dizkie. Gainerako osagaiak, berriz, norbanakoak eraman ditu.

Goizeko 11:30ean sua piztu eta 12:45 bitartean sukaldari lanetan aritu dira antzuolarrak Kalebarrenen egin duten lehiaketan. Batzuk errezeta tradizionalagoa jarraituz prestatu dute pasta eta, beste batzuk, modernoagoa erabilita. Bi plater prestatu behar izan dituzte: horietako bat epaimahaiaren aurrean aurkezteko, eta, bestea, herritarrek dastatu ahal izateko. Hala, nor baino nor hobe aritu dira pasta goxoena prestatzeko lehian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak