Aldapan behera emandako ikuskizuna ezin zelako bertan behera geratu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uzt. 14a, 15:44

Euskadiko Openerako puntuagarria zen DownHill lasterketa egin zuten atzo Antzuolan, eta proba hasi baino ordu erdi lehenago medikuak kale egin ostean ia bertan behera geratu zen. Azken orduan Lokatza Ziklismo Eskolakoek mediku bat lortu eta proba egin ahal izan zuten, eta eskerrak; izan ere, jende asko elkartu zen zirkuituan eta irudi ikusgarriak utzi zituzten ziklistek. Atzerapen handiarekin hasi zenez, jaitsiera bakarra egin zuten; elite mailan, Adrian Palau izan zen azkarrena.

Medikuaren gorabeherak baldintzatu bazuen ere, Antzuolako DH probaren hirugarren edizioa ere "ederto" joan da, antolakuntzako Manu Castroren arabera: "Zirkuitua primeran zegoen eta ikusleek zein ziklistok izugarri gozatu dugu. Erorikoak egon dira, baina ezer larririk ez". 80 bat lasterkari aritu dira hirugarren edizio honetan, horietatik bi emakumezkoak. "Ea hurrengo urteetan neska gehiago animatzen diren, guretzat oso albiste ona izango litzateke", dio Castrok.

Antzuolako DH Saria: sailkapena

Elite maila

Adrian Palau: 3:01.99

Jon De La Peña: 3:06.31

Gotzon Luzar: 3:09.09

23 urtez azpikoak

Beñat Egialde: 3:29.44

Ruben Flamarique: 3:30.12

Mikel Olaetxea: 3:37.02

Junior maila

Yelco Romero: 3:04.96

Ivan Alonso: 3:13.97

Raul Muñoz: 3:16.05

Kadete maila

Oxel Minguez: 3:11.44

Jon Larrea: 3:17.30

Alexis Zalaun: 3:35.78

Master-30

Txomin De La Vega: 3:05.39

Victor Saez Duran: 3:11.46

Juan Pajuelo: 3:15.84

Master 40

Ivan Blanco: 3:10.17

David Santamaria: 3:24.11

Manuel Castro: 3:24.37

Master 50

Jose Manuel Prado: 3:59.52

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak