Zirkuitua prestatuta dute antzuolarrek, Antigua auzotik gora egiten duen bidetik iristen da bertara, Irimo auzora doan bidetik: "Eta helmuga, berriz, trenbide zaharrean dago". DH jaitsieretan aurrean ibiltzeko zer behar den galdetuta, Castrok garbi du erantzuna: "Kirol modalitate honetan indarra behar da, topera joaten garelako denbora guztian. Eta ibilbidea ondo ezagutu behar da, non dauden harriak, sustraiak, saltoak... Trazaketa oso garbi izan behar da. Pilotuak proba baino lehenago joaten gara zirkuitua ezagutzera".