Beñardo Kortabarriak Antzuolako alkate izaten jarraituko du 685 boto lortuta

Maialen Regueiro 2019ko mai. 26a, 23:08

Antzuolan ez da aldaketarik izan: EH Bilduk 685 (% 57,27) boto lortu ditu, EAJk 367 (%30,68) boto eta PSE-EEk 102 (% 8,52). Modu horretan, zinegotzi kopurua mantendu egingo da: EH Bilduk zazpi zinegotzi, EAJk hiru eta PSE-EEk bakarra. Bitxikeria gisa aipatu behar da Antzuolan, demokrazian, errepikatuko duen alkategai bakarra dela Kortabarria. 

EH Bilduren alkategai Beñardo Kortabarria, oso pozik azaldu da eta gutxi gorabehera duela lau urteko emaitzak lortu dituztela adierazi du. EAJko alkategai Basili Ormazabalek, berriz, lau zinegotzi ateratzeko boto gutxiren faltan izan direla adierazi du. Azkenik, PSE-EEko alkategai Miren Gallastegi, pozik azaldu da zinegotzia mantendu izanagatik eta izan duten boto igoeragatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak