Kanadako paisaia apartaz eta eskiaz gozatu dute herritarrek

Maider Arregi 2019ko mar. 27a, 14:36

Arrolak antolatuta Mendi Astearen baitan, Ane Hernani eskiatzaileak Kanadan bizitako eski abenturaz jardun zuen atzo. 30 lagun inguru batu zen solasaldiaz eta ikus-entzunezkoaz gozatzeko.

"Saioa polita izan da eta Kanadan kokatutako irudi ikusgarriak ikusteko ere aukera izan dugu. Ia hemen falta den elurra ikusteko aukera ere izan dugu behintzat!", azaldu dute umorez ikusleek.

Eta bihar, eguena, Silvia Trigueros mendi korrikalariak bere bizipenak kontatuko ditu. Italiako Aosta bailaran egindako proba gogorraz jardungo du. 24.000 metro positiboko altuera eta 330 kilometro dituen proba da. Ikus-entzunezkoa eta hitzaldia, martxoaren 28an, Olaranen, 18:30ean.

Eta martxoaren 31n, auzolana deitu du Arrolak. Trekutzeko aisialdi gunea txukuntzera joateko deia egin diete herritarrei. 09:00etan Olaran etxe aurretik abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak