"Dagoeneko 500 atal kaleratu ditugu blog honetan, eta ospatu nahi dugu zuekin lehiaketatxo honen bitartez. Zeregina sinplea da, hemen doan galdetegia erantzutea. Galderak blogean kaleratutako atalekin lotuta daude", argitu du Iñigo Ramirez de Okariz blogari eta historialariak.
Herriko Udalak ere lagundu du eta zozketa horretan sarituko direnei herriari buruz idatzitako liburu sorta bat eskainiko die. Sorta bakoitzean 12 bat liburu daude; astero liburu-sorta bat zozketatuko da.
Lehen galdeketa prest dago eta gaurtik otsailaren 9ra arteko epea izango dute herritarrek erantzuteko. Hementxe galdetegia.
 
                                    