Istorio gordinez beteriko aulki hutsak indarkeria matxista salatzeko

Maider Arregi 2018ko aza. 26a, 11:35

Joan den egubakoitz iluntzetik aulki hutsek Antzuolako Herriko Plaza jantzi dute. Bada, atzo, Azaroak 25, aulki horiei esanahia eman zieten indarkeria matxista salatzeko batu ziren antzuolarrek.

Antzuolako emakume talde feministak, Andramanuelak, urtebete daramatza emakumeen ahalduntzearen alde lanean eta indarkeria matxista salatzen. Atzo, indarkeria matxistaren aurka protesta egiteko batu ziren antzuolarrak Herriko Plazan eta talde feministaren eskutik ekitaldi hunkigarria egin zuten.  "Aulki huts bakoitzean arropak jarri genituen. Izan ere, elkarretaratzearen ostean  emakume bakoitzaren istorioa irakurri genuen", azaldu dute Andramanuelak taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak