Hirix aplikazioa landu du Antzuolako Udalak. Mugikorrerako aplikazioa da eta antzuolarrek eguneroko informazioa eskurago izango dute. Hala, kexak eta iradokizunak ere bideratu ahal izango dituzte herritarrek.
Herriko komertzio txikia bultzatzeko ere balio izango duela Hirix aplikazioak azaldu du Mikel Bargiela Hezkuntza zinegotziak. Baina zer da, Hirix aplikazioa? Hirix udalerri bateko herritarren arteko komunikazio plataforma bat da.
Antzuolaren gaineko informazio orokorra, eta eguneroko informazio praktikoa jasoko du aplikazioak; eta ez Udalarena bakarrik, elkarteek ere euren lekua daukate Hirix-en; baita herriko komertzioek ere. Horrekin batera, herritarren partaidetza sustatzeko tresna bezala ere jaio dela Hirix argitu du Bargielak.