Behin-behineko liburutegia Gimnasioa (Eguzki auzoan) izango da eta ostegunean zabalduko dute. Lehenengo bi astetan goizez egongo da zabalik (9:30etatik 13:00etara bitartean). Irailaren 24tik aurrera, berriz, goizez eta arratsaldez irekiko dute (10:00etatik 12:30ra bitartean goizetik eta 16:45etik 19:30etara arratsaldez). Udalak herritarrei etxean dituzten liburuak liburutegira itzultzeko eskaera egiten die. Hala, liburuak itzultzeko liburutegia zabalik dagoen orduetan egitea gomendatu du, gimnasioan buzoirik ez dagoelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.