Zapatuan, 11:30ean, meza eta ostean, gazta eta ardoa banatuko dituzte denendako. Ondoren, herriko trikitilari gazteen emanaldiak girotuko du eguerdi partea.
Gaztetxoek gozatzeko aukera ere izango dute: 17:00etan, umeendako jolasak izango baitira Idolazen eskutik; baita txokolatada ere. 20:00etan, herriko trikitilarien txanda izango da. Herri afariaren ostean, suzko erroberak eta izozkia ez dira faltako zapatua borobiltzeko. Domekan, 11:30ean, San Martzialera igoera egingo dute txirrindulari gaztetxoek. 12:00etan meza eta ondoren salda –luntxa erretiratuendako soilik–. 13:00etan, sari banaketa egingo dute eta ondoren Oinarin taldearen saioa.
14:00etan, herri bazkaria eta erromeria Agurtzane eta Ion Elustondorekin. Festa Iluntzera arte luzatuko da.