Ingurumena eta mugikortasuna landuko ditu EH Bilduk hurrengo ikasturtean

Maider Arregi 2018ko eka. 19a, 12:12

Zurrategi plazako kioskoan 25 lagun inguru batu ziren EH Bilduren batzar irekian parte hartuz. Bertan,  Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak Udal Gobernuaren izenean hitz egin zuen eta  etorkizunean dituzten erronken berri ere eman zuen. Hala, ikasturte berrian, ingurumena eta mugikortasunaren arloak landuko dituztela erabaki zuten.

Jarraian, Pedro Iturbek Antzuolako EH Bilduko koordinazio taldearen izenean hitz egin zuen eta
aurtengo kurtsoan egindako lanen errepasoa egin zuen: "Herriko ildoaren ardatza den
ongizatearen baitan, hezkuntzaren gaia landu dugu aurtengo kurtsoan herritarrekin".

Ikasturte berrian landuko den gaia zein izango den ere bozkatu zuten: "Orain dela urtebete egindako batzarrean hobetsitako bi gaien artean aukeraketa egin dugu. Gizarte politika eta ingurumena-mugikortasuna izan ziren proposatutako gaiak orduan; eta bozketa bidez ingurumena eta mugikortasunaren arloa lehenetsi dugu". Datorren kurtsoan, beraz, ingurumena eta mugikortasuna landuko da Udalgintza, Herrigintza eta Estatugintzaren ikuspegietatik.
EH Bilduko parlamentaria den Larraitz Ugarte oñatiarrak, Autogobernu Ponentziaz ere jardun zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak