Auzolanean asko egin bazen ere, biharamuneko irudietan ikusten da oraindik asko dagoela egiteko. Osasun eta gizarte zerbitzuez gain, kultura zerbitzuak eskaintzen dira 2008an inauguratutako Torresoroa eraikinean. Liburutegiko haurren gelako kristala hatsi zuen atzo goitik behera indarrez etorri zen urak. Bertatik sartu ziren ura, lokatza eta baita harri ugari.