Larrebarrengo iturria konpondu dute auzolanean

Maider Arregi 2018ko ekainaren 3a

Lizarragako auzotarrek aspaldidanik itxita eta desagertuta zegoen bidea zabaldu dute berriro. Lan horiek aprobetxatuta, Arrolak deitua Larrebarrengo iturria konpondu dute auzolanean. ARGAZKI GALERIA.

"Oso dotore geratu da. Orain iturriari izena jarriko diogu bide ertzean, jendeak jakin dezan ze iturri den eta ura edatera animatzeko. Hurrengo lana Kaxetako iturriari trenbidetik bidea egitea izango da. Jakinaraziko diegu herritar guztiei noiz, baina ekainean zehar izango da. Animatu!", azaldu dute Arrolakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak