"Hobekuntza nabarmenak" egingo ditu Aldundiak Eztala futbol zelai inguruan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mai. 9a, 14:43
Aintzane Oiarbide Eztala futbol zelaian egin beharreko lanak ikuskatzen.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak Antzuolako futbol zelaiaren inguruak bisitatu ditu gaur. Diputatuak jakinarazi duenez, aldagelak berritzeaz gain, hobekuntzak egingo dituzte "inguru osoan".

Antzuolan egon da gaur Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldageletan eta inguruko eremuan
egingo dituen hobekuntza lanak bertatik bertara ikusteko. Bertan zehaztu ditu Oiarbidek egin nahi dituzten lanak: "Aurreikusten diren obren artean, aparkalekuaren antolaketa aldatuko dugu. Gaur dagoen malda arintzeko, aparkalekua bi plataforma horizontalagoetan eraikiko da,eta lurzorua asfaltatuko da. Ondorioz, erabiltzaileek erosotasuna eta segurtasuna irabaziko dute".

Hilerriko ate-aurreko sarbidean mailen arteko aldeak arintzeko ere hobekuntzak egingo dituztela esan du diputatuak. Horretaz gain, esan duenez futbol zelairako beheko pasabidea edo tunela argiztaturik egongo dira beti, eta "eskailera batzuk eraikiko dira hirigunerako pasabidearekin lotzeko".

Futbol zelaia eta inguruei dagokienez ere beste bi aipamen egin ditu Bide Azpiegituretako diputatuak. Batetik esan du baloiak ez galtzeko, obrek irauten duten bitartean "sare horizontal bat" jarriko dutela, 70 metroko luzera eta 5 metroko altuera izango dituena. Bestalde, zehaztu duenez, Eztalako ur biltegia "mantendu" egingo da eta "hoditeria bikoitz bat" jarriko zaio; "inoiz biltegia berriz erabili nahi bada, erabiltzeko modua izan dadin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak