San Isidro egunaren bueltan lehen sektorea protagonista

Maider Arregi 2018ko mai. 10a, 11:45

Aurtengo San Isidroak badatoz –maiatzak 19– eta egitarau oparoa antolatu dute herriko baserritarrek, Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak eta Antzuolako Udalak. Jarrain datorren asteari begira antolatutako ekintzak:

 

Maiatzak 15, martitzena

Ate irekiak baserrietara: Irumendi Elkartera (Loidiko etxaldea): 17:00-18:30. Irala-torre baserrira: 18:30 -20:00. Aurrez izena eman 943 762 547 edo 659 781 415 telefonoan.

Maiatzak 16, eguaztena

 Hitzaldia: Basurdearen kudeaketarako baliabideak. Hizlaria Floren A. Markina (Gazteleraz izango da). 19:00etan, Torresoroan.

Maiatzak 17, eguena

Hitzaldia, Antzuola 2030: Agroekologia helburu? Hizlariak: Pikunieta baserria, Irala-torre baserria eta EHKolektiboa. 18:30ean, Olaranen.

Maiatzak 19, zapatua

San Isidro azoka.  Aihertarrak ere etorriko dira senidetza eguna ospatzera eta bazkarirako sarrerak salgai daude.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak