Maiatzaren 19an San Isidro eta Aiherra-Antzuola senidetze eguneko ospakizunak elkarrekin ospatuko dira.
Egitaraua
09:00-13:00: ganadu azoka, herriko artisauak, Ez dot moztuko bizarra taldearen postua, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta Anelkarren eskutik eta bestelako salmenta postuak.
11:00: Aihertarrei ongi-etorria. Kukumarro erakusketa Plazako iturri inguruan. Aurkezten den bakoitza arduratuko da kukumarroa ipintzeaz. Salda Trekutz elkartean.
12:00: Txistularien eta trikitilarien kalejira.
12:30: Behi-jaiste desafioa.
13:00: Kukumarro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
14:30: Bazkaria, patioan. Bazkari txartelak salgai liburutegian. Menua: Patatak errioxar eran, Ragouta, Hojaldrea izozkiarekin eta kafea edo infusioak. Edateko: ura eta sagardoa. Umeek: 5 €- Helduek: 15 € Txartelak eskuratzeko azken eguna: maiatzaren 14an, astelehenean. 16:00- Arkaitz Allur eta Mirari Azkunerekin, hau da, Jundajo-rekin kantu saioa.