Hezkuntza ardatz hartuta solasaldia egingo da otsailaren 17an

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 19a, 12:41

Torresoroan egindako azken batzarra.

2017-2018ko ikasturtean, ongizate helburu zabalaren baitan, hezkuntza gaia landuko da modu sakonagoan. Horretarako, otsailean egingo den batzarraren bidez, "elkarrizketa mamitsuetan" murgiltzeko asmoa erakutsi du Antzuolako EH Bilduk.

Urtero-urtero, ongizatea osatzen duten eremu ezberdinak lantzen dira herrian, eta ikasturte honetan hezkuntza arloa aztertuko da. Otsailaren 17ko batzarra irekia izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Antzuolako Udalak "konstruktibismoaren heziketa metodoa" aintzat hartuta, herrirako interesgarriak izan daitezkeen ikuspegi eta lerro ezberdinak jorratu nahi ditu batzar irekian. Mota honetako galderak landu nahi dira: Eta estatu propioa bagenu? Zein izango litzateke etorkizuneko hezkuntza sistema? Zeintzuk dira gaur egun ditugun gabezia eta arriskuak?

Hurrengoak izango dira hizlari gonbidatuak:
• Mikel Bargiela (Antzuolako udaletxean hezkuntza zinegotzia. EHBildu.)
• Xabier Arregi (“Antzuola Herri Eskolako eredu pedagogikoa” doktore-tesi egilea. Mondragon Unibertsitatea.)
• Rebeka Ubera(Eusko Legebiltzarkidea. Hezkuntza arduraduna. EHBildu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak