Hasi dira hilerriko zubia konpontzen

Atzo gauean hasi ziren hilerriko zubiaren konpontzeko lanak. 21:00ak aldera bidea moztu zuten 00:00ak arte. Kamioi handiei galarazi egin zitzaien Bergara eta Zumarraga arteko tartea egitea denbora horretan; ibilgailu txikiak, berriz, herri barrutik pasa ziren. Konponketak iraun zuen bitartean ura ere moztu egin zuten.

"Zubia konpontzeko bi garabi handi ekarri zituzten, 60 tonako zubia osorik eta suabe-suabe mugitu beharra zutelako. Lehenengo oinezkoendako eskailerak kendu zituzten. Hori egin eta gero, bi garabien artean mugitu egin zuten zubia, euskarrien gainean neoprenozko oinarriak jarri, eta gero ondo posizionatu zuten. Hortaz, zubia bere tokian dago. Orain astebete inguru beharko dute eskailera egiteko eta barandak jartzeko", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak. Gaur, ingeniariak izango dira bertan lanak ikuskatzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.