Hamaika talde ibili ziren lehian nork patata torilla hobea egin. Horretarako, hiru kilo patata, arrautzak, gatza eta olioa eman zizkien udalak parte hartzaileei. Gainerako osagaiak norberak eraman zituen. Ordu eta erdiko denbora izan zuten bi tortilla egiteko. Bat epaimahaiari aurkezteko, eta bestea, herritarrek dastatu ahal izateko.