Antzuolako patata tortilla onena egiteko lehiaketa egingo da jaietan, izen-ematea zabalik

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 9a, 11:19

Uztailaren 14an egingo da patata tortilla lehiaketa Antzuolan jaio edota bizi direnen artean. Uztailaren 6a izango da sukaldaritza lehiaketan izena emateko azken eguna.

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 14an, izango den patata tortilla lehiaketarako izena eman daiteke jada. Honakoak Udalak ezarritako oinarriak:
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
- Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 10:30erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan. 12:30ean bukatu egingo da. 13:00etan sari banaketa hasiko da eta 13:15ean dastaketa.
- Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (patatak, arrautzak, olioa eta gatza) eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (zartagina, kazola, sardexka, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
- Dastaketa ondoren tortillarik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek tortilla eroateko aukera izango dute.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.

Izen-ematea
Uztailaren 6 arte, eguena arte eman ahalko da izena. Horretarako telefonoz udaletxera deitu (943 766 246) edo mezu bat bidali beharko da kultura@antzuola.eus-era helbidera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak