Jaietako jolasetan izen-ematea zabalik uztailaren 6a arte

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 9a, 10:57

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 14an, kuadrillen arteko jolasak egongo dira eta izen-ematea jada zabalik dago.

Antzuolako jaietara hilabete eskas falta da eta antolakuntza oso aurreratuta dago. Ostiralean, uztailaren 14an, bazkaria egongo da eta ondoren kuadrillen arteko jolasak. Bai jolasetan eta bai gune batetik bestera joatean, txaranga izango da lagun. Jolasak honakoak izango dira:
- Ibarrondon: zaku erraldoi lasterketa.
- Plazan: urez betetako platera pasatzea.
- Kanpo beltzean: globoak piramidera.
- Zurrategin: Irrintzia botatzea.

Talde irabazlearentzako saria Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria izango da; horretarako Udalak 200 euroko artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du.

Izen-ematea
Udaletxean 943 766 246ra deituz edo kultura@antzuola.eus helbidean. Izena emateko azken eguna uztailak 6a izango da, eguena.

Baldintzei dagokienez, parte hartzaileak 12 urtetik gorakoak izan beharko dute eta taldeak 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da. Epaimahaia sortzeko talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak