'Kalera kalera!' ekimenaz bat egiteko deia egin dute

Maider Arregi 2016ko abe. 16a, 08:00

'Ez dut moztuko bizarra' taldeak eta EH Bilduk babestua, makina bat ekintza egingo dira abenduan. Kalera kalera! ekimenaz bat egiteko deia egin gura diete antzuolarrei.

Kalera kalera! ekimenarekin bat eginez, asteburuan behi jezte apustua eta elkarretaratzea egin ziren plazan. "Badira jada bost urte Aieteko nazioarteko konferentziak gatazkaren konponbidea sustatzeko ate bat zabaldu zuela. Geroztik aurrerapauso ugari eman dira norabide honetan. Tamalez, giza eskubideak ez dira unibertsalak herri honetan eta egungo legedia ez da baliozkoa herritar ororendako. Ondo jakina da euskal preso politiko eta iheslarien senide eta lagunentzat. Amesten dugun etorkizuna eraiki ahal izateko, herritar guztien eskubideen berdintasunaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea ezinbestekoa da", aldarrikatu dute.

Gabonetako ekintzak
Hala, Gabonetan egingo diren ekintzatan parte hartzeko deia egin dute. Abenduak 23, elkarretaratzea 19:00etan Zurrategin. Argazki erraldoia aterako da. Abenduaren 24an, eguerdian  luntxa Zurrategin. Iluntzean,  Olentzerori harrera ekitaldia. Urtarrilaren 14an Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia ere egin gura diete antzuolarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak