'Kalera-kalera' ekimenaren baitan elkarretaratzea eta apustua

Ez dot moztuko bizarra taldeak elkarretaratzea deitu du zapaturako, 12:30ean plazan. 13:00etan, behi jezte apustua egingo dute bi baserritarrek (denbora berdinean nork esne gehiago jetzi). Kalera-Kalera preso ohien itxierarekin eta urtarrilaren 14ko manifestazioarekin bat egin gura dute modu honetan.

Hainbat ekintza abenduan

Abenduaren 23an: egubakoitzeko elkarretaratzearekin, argazki erraldoia aterako da Usurbilgo Kalera-Kalera ekimenarekin bat egiteko.

Abenduaren 24an: eguerdian luntxa banatuko da dirubatzerako eta iluntzeko Olentzeroren harrerako ekitaldian parte hartuko da.

Abenduaren 26tik 30era: urtarrilaren 14ko manifestaziorako atxikimenduak jasoko dira. Ondoren argazki-muntaia egin eta proiektatu egingo da.

"Kalera-Kalera mobilizazioaren baitan, Usurbilen egingo diren ekintzetan parte-hartzeko deia egiten dugu. Antzuolako preso-ohiek itxialdian parte hartuko dute, baita herritar batzuek ere; abenduaren 17ko mus txapelketan bikote batek parte hartuko du. Dendari eta tabernariei Kalera-Kalera ipintzen duen kandela eskainiko diegu, abenduan eta urtarrilean zehar euren erakusleiho edota barretan ipintzeko. Urtarrilaren 14ko manifestaziorako udalak autobusa antolatzearen ardura hartzea ere nahiko genuke", azaldu du Ez dut moztuko bizarra taldeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.