Dozena bat lagun aritu dira ibaian sartu eta ikusten zituzten zikinak batzen, beste bik hamarretakoa prestatzen zuten bitartean. "Ez da jende asko etorri eta Eguzki auzoa eta Zurrategi lotzen dituen zubitik beherako zatia ezin izan dugu garbitu", gehitu dute.
Honakoa ere gehitu dute: "Jendeak ez dezala zikinik bota ibaira, eta ezta lurrera ere, lurrera botatakoa gero ibaira doa-eta".