Antzuolako ibaia garbitzen ibili dira dozena bat lagun goizean

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko uzt. 23a, 17:56

Antzuolako Gazte Asanbladak antolatuta, 10:00etan hasi eta 12:30ak arte aritu dira erdigunean. "San Miguel botilak, pipa paketeak, plastikoak, aterkinen bat..." ohikoak atera ditugu, esan dute gazte asanbladatik. Dozena bat lagun aritu dira ibaian sartu eta ikusten zituzten zikinak batzen, beste bik hamarretakoa prestatzen zuten bitartean. "Ez da jende asko etorri eta Eguzki auzoa eta Zurrategi lotzen dituen zubitik beherako zatia ezin izan dugu garbitu", gehitu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak