Sardina-jana eta kanpai hotsak San Bartolome egunean. Hala, Eguzki auzoan, Altzarte alboan, dagoen kanpai-jotzearekin ekingo zaio festari goizeko bederatzietan. "San Bartolomeko kanpai-jotzeaz Migel Jauregi arduratuko da. Hala, egunean zehar ordu hauetan entzungai izango dira kanpai hotsak: 09:00etan, 14:00etan eta 20:00etan. Ondoren, Herriko Plazan sardina-jana egingo dugu. Etortzera animatzen diren guztiei txakolina eta sardina banatzen dizkiegu", azaldu du Anelkarreko Jabi Etxaniz kideak.
Anelkarrek dauka azken urtetan festa hau antolatzeko ardura. Eta bertan batzen den dirua, Kongon eta Senegalen martxan dituzten proiektuak bultzatzeko bideratuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.