Donostia 2016k antolatutako "Herri zahar andre berri" ekimenetik, emakumeak eta tokiko tradizioa ardatz hartuta, irrati-antzerki saio performatiboa egin dute Antzuolan. Kalebarrenen egin duten Plazerra Irratia ikuskizunean, Irun eta Hondarribiko alardeetako ordezkariak eta Antzuolako alardeko Joseba Iparragirre izan dituzte gonbidatu gisa, besteak beste. Zuzeneko musika inprobisatua eta Virginia Imazen clown amaierarekin gozatu dute bertaratutakoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.