Antzuolako jaiak 2016

Antzuolarrak jaietan murgildu dira

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uzt. 14a, 12:36

12:30ean piztu dute jaia antzuolarrek eta umeak herri bazkariaz gozatzen ari dira. Buruhandiekin kalejira, ikurrin dantza eta hontzaren jaitsiera izango dira lehenengo eguneko beste  hitzordu garrantzitsuenak.

Uztailak 14, egueneko egitaraua:

12:30- Jai hasiera. Umeen ikuskizuna, plazan.

13:30- Umeen herri bazkaria, Pausokaren eskutik.

18:00- Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.

18:30- Txosnak zabaltzea azeitunaren jaitsierarekin.**

19:00- Meza eta salbea.

19:45- Antzuolako zapia jartzea 2015eko jaietatik 2016ko jaiak bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei.

20:00- Ikurrin dantza. Aurten dantzan hasi direnen lehen saioa. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea. Udalbatzaren aurreskua.

22:00- Kuxkuxtu taldearekin kantu afaria plazan.

23:50- Mahai eta aulkiak jasotzea.

00:00- Hontzaren jaitsiera. Ondoren, 1:30ak arte kalejira Kuxkuxtu taldearekin.

2:30- Gautxori jolasak, txosnetan.**

**Txosna batzordeak antolatutako ekintzak

Erlazionatuak

Antzuolako jaien egitaraua, egunez egun

Josu Bilbao Atxutegi 2016 uzt 05 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak