Antzuolako jaiak 2016

Herriko jaietan ere eraso matxista eta sexisten aurka azaltzeko eskatu du EH Bilduk

Maider Arregi 2016ko uzt. 13a, 15:42

Herriko jaietarako eraso matxista eta sexisten aurkako kanpaina abiatu du EH Bilduk. Alaitasun, askatasun eta errespetuan, goza jaiak lelopean ondorengo prentsa oharra kaleratu du Antzuolako EH Bilduk:

"Azken urteetan, zoritxarrez, urtean zehar gertatzen diren eraso sexista eta jarrera matxistak jai eremuetan areagotu egiten dira. Aurtengoa ez da ezberdina eta uda hasi baino egin ez den honetan eraso ugari izan dira. Jaietan parte hartzen dugun guztiok, emakume zein gizon, haur, gazte zein helduek, alaitasunez eta nahi dugun moduan, pozik eta seguru gozatzeko bermea izan behar dugu, eta horregatik denon ardura da festa gune seguru eta askeak sortzea. Gure baitan dago erabakia: sexu harremanei, lagunarteko hartu-emanei eta kontsumoei dagokionean. Besteak bilatu, aukeratu, erabaki eta nahi ez duen kontaktua, harreman sexuala edo kontsumoa bultzatzen duena, erasotzailea da eta erasotzen dabil. Honenbestez, ez dugu onartuko bestearen erabaki librea, askatasuna eta segurtasuna apurtzeko helburu duen jarrerarik eta antzuolarrok paper aktiboa izango dugu horrelako kasurik emango balitz. Hau honela, alaitasun, askatasun eta errespetuan oinarritutako jaiak opa nahi dizkizugu, antzuolar zein Antzuolara hurbilduko zareten pertsona guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak