Antzuolako jaiak 2016

Kuadillen arteko jokoak, jaietako berrikuntza nagusi

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 11a, 10:28

Jaietako antolatzaileek jai parte hartzaileago batzuk egin nahi izan dituzte aurten. Kuadrilen arteko jokoak antolatzeaz gain, orain arte klasikoak izan diren zezentxoak edo Joselu Anaiaken kontzertua ez dira aurtengo egitarauan egongo.

Bizitzako hainbat alderditan bezala, jaien antolakuntzan ere garrantzitsua da, hausnarketak egin eta hobekuntza prozesuak martxan jartzea. Aurtengo jaien antolakuntzan jai parte hartzaileago batzuen aldeko apustu garbia egin dute, eta horrek aldaketa batzuk eragin ditu aurtengo egitarauan.
Ildo horretan berrikuntza nagusia aurten lehen aldiz egingo dituzten kuadrillen arteko jokoak izango dira. Egubakoitzeko herri bazkarian ostean egingo dituzte. Kuadrillaka antolatuta eta txarangaren laguntzarekin, Ibarrondotik, Herriko Plazatik, Zurrategitik eta Kanpo beltzetik pasako dira. "Indarra alde batera utzi eta trebezia baliatzeko jokoak prestatu ditugu. Denok ondo pasatu eta irabazteko moduko jokoak izango dira. Hamabi urtetik eta 40 urterainoko bederatzi koadrilak eman dute izena, beraz, pozik gaude lehengo aldia da eta" adierazi du Usoa Agirre jaietako zinegotziak. Taldekako zaku lasterketak, hankak taulatara lotuta egin beharreko lasterketak edo sagar eta arrautzekin egindako jokoak egingo dituzte, besteak beste. Koadrila irabazlearentzat sari sorpresa egongo da.

Ekintza klasikoak kanpo

Aurten, orain arte ohikoak izan diren zezentxoak eta Joselu Anaiak ez dira jaietan egongo. Jai parte hartzaileagoak egite aldera zezentxoak kentzea erabaki dute. "Jende asko erakartzen zuten, baina parte hartzea osoa txikia zutela uste dugu". Prozesu berritzaile horren baitan, La Pulgaren Berriketan ikuskizunak orain arte klasikoa izan den Joselu Anaiaken kontzertua ordezkatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak