"Goiener irabazi asmorik gabeko energia kontsumoko kooperatiba bat da. Energiaren merkaturatzearen zatirik handiena enpresa handi batzuen esku dago orain, eta horiek beraien interes ekonomikoei begiratzen diete. Goienerrek, enpresa handiek egiten duten merkaturatze lan hori egiten du bere bazkide guztientzat, gardentasun osoz eta merkatuan erosten duen energia guztia berriztagarria dela ziurtatuz", azaldu du Lopezek.