Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duen bakarrizketa saioa gaur gauean Torresoroan

Maider Arregi 2016ko api. 29a, 13:04

Goiener kooperatibak Debagoiena Piztu ekimena Antzuolan azalduko du gaur, egubakoitza. Energia berrien aldeko apustu garbia egiten du kooperatibak eta alternatiba horien berri eman gura die Goienerrek antzuolarrei gaurko bakarrizketa saioan. Hala tailerrak ere antolatu dituzte maiatzerako.

Jasangarritasuna eta aurreztea oinarri duen eredu energetikoa bultzatu gura du irabazi asmorik gabeko Goiener Kooperatibak. Energia berriztagarriak oinarri, herritarrak kontzientziatu gura dituztela dio Xabi Lizarralde Goienerreko kideak. Egun 4.500 bazkidek osatzen du Goiener eta aldaketa posible dela adierazi gura dute.

Baina, herritarrak kontziente dira klima aldaketa eta bestelako ondorio batzuk errealitate direla? Energia berriztagarrien aldeko apustua egitea posible dela dio Lizarraldek. Modu horretan zuzenean erregai fosilak sortzen duen kaltea murriztuko litzatekeelako eta eredu energetiko hori bultzatzeko paso aktiboa herritarrak emango lituzkeelako; Gobernuari itxaron gabe eta kontsumo arduratsua bultzatuz. Norbanakoaren esku dagoela gaineratu du Lizarraldek. Izan ere, interes ekonomikoak asko direla dio aldaketa errealitate egitea eragotzi gura dutenak. 

Piztu Debagoiena kanpainaren baitan, gaur, egubakoitza, Aldatu fundazioaren eskutik bakarrizketa saioa izango da Torresoroan, gaueko hamarretan hasita.

Maiatzaren 11n aldiz, Goiener kooperatiba zer den azaltzeko hitzaldia egingo dute Olaranen. Bertan, etxera iristen diren fakturak azaltzeko eta ulertzen laguntzeko tailerra ere egingo dute, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak