Eroritako harria kentzeko lanean ere hasiko direla gaineratu du Kortabarriak. "Bizkor egingo dutela agindu digute, baina, jakin arte tunelen benetako egoera zein den, ez dakite esaten bizkor horrek zer esan nahi duen. Harria kentzeko, tunela ixteko eta azterketa geologikoa egiteko 100.000 euro erabiliko dituzte".
Bidegorri segurua
"Guretako ez da berri txarra, beste ezeren aurretik bidegorri seguru bat nahi dugulako. Kontua da lanak gehiegi ez luzatzea. Bidegorria konpontzea eta baldintza onetan jartzea Diputazioak bere gain hartu izana guretako garrantzitsua da, eta konpromiso hori hartu dute. Hori konpondu eta hobekuntzak egingo dituztela ere agindu digute", gaineratu du alkateak.