40 lagun Herrera de La Manchako kartzelara egindako martxan

Maider Arregi 2016ko otsailaren 24a

Otsailaren 20an antzuolarrek eta elgetarrek Herrera de la Manchako kartzelara egin zuten martxa. Joseba Erostegi, Eltzikorta, antzuolarra dago bertan preso. 40 lagun joan ziren, eta senideek presoari bisita egin eta gero egin zuten ekitaldia. Espetxeko funtzionarioei idatzi bat ere eman zieten  zergatik zeuden han azaltzen zuena. Aipatu, Abian prozesuko lehen batzarra martxoaren 5ean izango dela 09:30ean, Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak