Beñardo Kortabarria: "Auzoetan gutxirekin gauza asko egin daitezke auzolanean"

Maider Arregi 2015ko ira. 25a, 08:00
Eguzki auzoan eguaztenean atari bakoitzeko arduradunek Udalarekin egindako batzarra.

 Urrian hasiko da lantzen 2016ko aurrekontua Udala. Baina, lanketa horretarako baliagarriak izango diren lehen urratsak eman ditu. Hala, Beheko auzoko eta Eguzki auzoko herritarrekin batzartu da Udal gobernua asteon.

"2016ko aurrekontuen lanketa egiteko uste dugu auzoetako bilerak oso ondo etorriko zaizkigula. Nahiz eta aurrekontuaren oinarrian, lau urteko ibilbideari begira, hauteskundeetara aurkeztutako herri-programa daukagun, lan-tresna hori ez da ezer itxia eta uneoro osatuz eta eguneratuz joango gara", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak. "Errondaren helburuak auzoetan egon daitezkeen arazoak zuzenean ezagutzea, ikustea eta entzutea dira; baina baita ere auzotarren iradokizunak, ekarpenak eta gogoak jasotzea". Horrez gain,  Udalak gura du berriro bizikidetzarako ohitura onak gogora ekartzea eta praktikan jartzea kasuak aztertuz eta hausnartuz.

Balorazio positiboa


Auzotarren parte-hartzearekin pozik dago Udala. Batzarrak emankorrak izaten ari dira-eta. "Auzotarrek eskaerak egin dituzte baina euren burua ere aztertu dute. Adibidez, zaborraren ontziak bueltan etxera jaso behar direla eta norberaren esku dagoela auzoa garbi egotea kontziente dira". Beheko auzoan jolas parkea berriro jartzearen nahia ere azaleratu zen. "Ekarpen ugari jaso ditugu bi auzoetan giro onean. Gutxi eginda asko egin daiteke; proposamen moduan tarteka goiz bat hartuz auzolanean auzoko beharrak konpondu eta egin daitezkeela ere aipatu dugu".

Hurrengo batzarrak

Datorren astean beste bi batzar egingo dira. Astelehenean Zurrategi, San Joxepe eta Lizarragako auzotarrekin; eta eguaztenean, Kalebarren eta Aiherrakoekin; biak 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak