Gaur abiatuko du Udalak Beheko auzoko bizilagunekin bilera-erronda

Maider Arregi 2015ko ira. 21a, 12:34

2016 urteko aurrekontuari begira, Antzuolako Udal gobernu taldeak gaurtik aurrera bisita bilera erronda hasiko du auzoz-auzo. Bisita horien helburuak auzotarren zalantzak ezagutzea, kexak jasotzea, proposamenak entzutea eta ekarpenak jasotzea dira. Hala, gaur, irailak 21, Beheko auzoan egingo da lehen bilera, 19:00etan.

"Urrian 2016ko aurrekontuak lantzen hasiko gara eta lanketa hori egiteko, uste dugu ariketa hori oso ondo etorriko zaigula. Nahiz eta aurrekontuan oinarrian, lau urteko ibilbideari begira, hauteskundeetara aurkeztutako herri-programa daukagun, bere garaian esan genuen moduan, lan-tresna hori ez da ezer itxia eta uneoro osatuz eta eguneratuz joango gara", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Hortik auzoetara hurbiltzeko egingo duten saioa. "Informazioa eta proposamenak jasotzeaz gain, auzoetan egingo ditugun bilerak, elkarbizitzarako gutxieneko batzuk gogorarazteko aprobetxatuko dugu. Eguraldiak laguntzen duen kasuetan, auzoan bertan egingo ditugu bilerak; laguntzen ez badu, Olaran, Torresoroa edo udaletxeko batzar gela erabiliko ditugu egunaren arabera".

Aldaketak egon daitezkeen arren, honako hau da egindako bisita-egutegia:

  • Irailak 21, astelehena, Beheko auzoa, 19:00etan.
  • Irailak 23, eguaztena, Eguzki auzoa, 19:00etan.
  • Irailak 28, astelehena, Zurrategi, San Joxepe, Lizarraga Hiribidea, 19:00etan.
  • Irailak 30, eguaztena, Kalebarren, Aiherra, 19:00etan.
  • Urriak 05, astelehena, Herriko Plaza, Pilotalekua, Buztinzuri, 19:00etan.
  • Urriak 07, eguaztena, Sagasti, 19:00etan.
  • Urriak 14, asteazkena, Ondarre, 19:00etan.
  • Urriak 19, eguaztena, Kalegoi, 19:00etan.
  • Urriak 20, martitzena, Ibarrondo, 19:00etan.
  • Urriak 21, eguaztena, Ibarre, 19:00etan.
  • Urriak 26, astelehena, Antigua, 19:00etan.
  • Urriak 27, martitzena, Errekalde, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak