Uzarraga historian (Iñigo Ramirez de Okariz historialariaren errepasoa)

Ubane Madera 2015ko abu. 10a, 10:09
Uzarragako eraikin-multzoa.

Uzarragako elizak eta aldi berean parrokia denak –izan ere Antzuolan ofizialki bi parrokia dauzkagu-, ez du asmatu non ezarri bere oinarriak. XVIII. mendetik hona dokumentuetan gehien errepikatzen diren kontzeptuak edo ideiak "lur jota", "jausteko zorian", "printzatuta", "itxi beharra", "tokiz aldatu beharra", "dirurik ez berreraikitzeko"…, direlako. Baina, aldi berean, beste ideia hauek ere azaltzen dira: "ekimena", "borondatea", "esku zabaltasuna", "laguntzarako prestasuna"... Beraz, auzotarren eta elizaren nahi eta ezinaren lehia historian zehar bizia izan da.

Iñigo Ramirez de Okariz historialariak denboran atzera egin, eta Antzuolako eraikin-multzo historiko horren gaineko ibilbidea jasota dauka Irinmodo bere blogean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak