Antzuolako erreka garbiago, auzolanari esker

Ubane Madera 2015eko abuztuaren 5a

Antzuolako errekatik ateratako zikinak eta auzolanean ibili zen taldea.

Azken urteotako ohiturari segituz, joan den zapatuan, 20 bat lagun elkartu eta Antzuolako erreka garbitu zuten auzolanean. "Zikin piloa atera genuen, kamioikada bat", kontatu du Beñardo Korbatarria alkateak. Halakoetan ohi denez, plastikoak eta plastikozko zikinak dira, gehienbat, errekatik jaso eta kamioian eraman zituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak