Antzuolako gudarien bizipenak Arabako frentean

Arrola Mendi taldeak antolatuta, Antzuolako eta bailarako gudarien bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Mikel Aizpuru EHUko irakasleak Hire askatasunaren alde jiarduen izeneko hitzaldia eskainiko du maiatzaren 28an, 18:30ean Olaranen.

Hitzaldian, 1937an, Arabako frentean gudari antzuolarren bizipenak izango dira protagonista. Hain justu, Legutianoko batailan jazotakoa izango da berbagai, besteak beste. Izan ere, Espainiako gerrak bailaran  gertakari eta oroitzapen latzak utzi ditu. Tartean Legutianoko (Araba) batailan jazotakoa. 1937an zortzi debagoiendar hil zituzten Larragorrin; Bergara, Elgeta eta Antzuolako gudariak ziren.
78 urte pasa dira baina memoria historikoan bizirauten dute.

Larragorrira irteera
Maiatzaren 31n, domeka, egun osoko mendi irteera egingo dute bailarako historia gertutik ezagutzeko. "Debagoieneko gudariak izan ziren frenteko leku batera egingo dugu irteera, Larragorrira", azaldu dute Arrolako kideek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.