Ipuinak kontatzea artea delako, 30 bat artista kontu kontalari elkartu dira Antzuolan

Marijo Deogracias 2015ko mai. 10a, 18:50

Ipuin kontalari bakoitzak 5-10 minutuko saioa egin du.

Orain dela bi urte egin zen lehenegoz "Ahotik Bihotzera" ekimena Antzuolan eta gaur, atzera Oihulari Klownek gidatuta, goizetik eta arratsaldea bitartean haritu dira herrian, ipuin eta kantu-kontalari zaleak. Euskaraz, gaztelaniaz eta nepaldarrez kontatu dituzte ipuinak Torresoroan elkartu direnek.

Goizean ipuin-bertso poteoa eta arratsaldean, berriz, ipuin kontalari sena erakusteko txanda izan da Torresoroan. Hainbat modalitate izan da gainera: ipuinak, inprobisazioa eta bertsoak, ipuinak oinarri hartuta. Ez aspertzeko modukoa!

Halaxe azaldu digu Dorleta Kortazar Oihulari Klown taldeko kideak. Bera eta Virgina Imaz aritu dira goizeko txandan, Nerea Elustondo bertsolariarekin batera. Lau gunetan, terrazatan. Elustondori egokitu zaio ipuinei sarrera eta amaiera ematea.

Arratsaldekoan, 30 bat lagun elkartu dira era librean ipuinak kontatzera. Izan ere, denek izan dute taula gainera igotzeko aukera. Aurretik izena eman bako bi lagun ere animatu dira, ipuin bana kontatzera, formatu txikiko saioa izanik "familian moduan egon gara-eta", azpimarratu du Kortazarrek.

Euskaraz, gaztelaniaz eta nepalieraz ere entzun dira istorioaak, kantuak eta baita txisteak ere. Antzuolan bizi den nepaldarrak bere hizkuntzan abestu du lehenengo eta gero euskaraz errezitatu du nepaldarrez abestu duena. Denetarikoa egon da, horixe baitzen ekimenaren asmoa: "harri txikiak jartzen joanaz, hitza herriari eman eta lekuan lekuko memoria berreskuratzea".

Ordu eta erdi iraun du jada bigarrenez egin den "Ahotik Bihotzera" saioak. Aurreko edizioa 2013an egin zuten, hura ere Oihulari Klow taldeak antolatuta, Antzuolako kultura batzordearen babesarekin. Eta, izandako erantzuna ikusita etorriko da beste saiorik ere eta gaienra asmoa zabalduz ze, "jende heldua gehiago animatzea nahiko genuke, ipuin eta kontakizun asko baitituzte kontatzeko", gehitu du Kortazarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak