Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Hiru zerrenda aukeratzeko: EH Bildu, EAJ eta PSE-EE

Kortabarria, Ormazabal eta Gallastegi.

Antzuolan hiru alderdi aurkeztuko dira maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetara: EH Bildu, EAJ eta PSE-EE. Bi gizonezko eta emakumezko bat zerrendaburuen artean.

EH Bilduko alkategaia Beñardo Kortabarria antzuolarra da; Izan ere, egun alkate den Bilduko Ima Beristain ez da berriro aurkeztuko. Ezta ere zinegotzi direnak agintaldi honetan. Hala, EH Bilduk alkategaia ez ezik zerrenda osoa aurpegi berriekin osatu du maiatzeko Udal hauteskundeetara begira.

EAJ alderdiak ere aurpegi berria aurkeztu du alkatetzarako: Basilio Ormazabal antzuolarra. Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarrak jarraituko du, bigarren doa-eta zerrendan. Mikel Lete bergararrak, aldiz, ez du agintaldia errepikatuko eta utzi egingo du.

Sozialistek ere zerrenda buru berria aurkeztu dute: Miren Gallastegi eibartarra, alegia. Carlos Urrestarazuk ez du jarraituko.

Erlazionatuak

Beñardo Kortabarria: "Gustura jarriko nuke herrian igerileku bat"

Antzuola

ALKATEGAIAK EZAGUTZEN | ARKO, Arrasate Telebistan eta orain Elhuyarren lan egiten duen kazetaria da Beñardo Kortabarria, EH Bilduko A...
Basili Ormazabal: "Herrian parte hartu beharra neukala argi izan dut 20 urte nituenetik"

Antzuola

ALKATEGAIAK EZAGUTZEN | Basili Ormazabalek (Zumarraga, 1956) bi hamarkada baino gehiago daroa udal jardunean. Datozen hauteskundeetan bera izango...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.