Euskararen arnasguneen tailerra hitzaldia eskainiko du Pedro Etxeberriak jubilatu elkartean. "Hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusi den esparruak behar ditu. Gune euskaldunek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantziaren jabe izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan detektatu den distentsio eta kontzientziazio faltak sortutako kezkaz oharturik, horietan eragiteko asmoa du tailerrak. Euskararen arnasguneak zer diren hausnartuko dugu. Eta arnasguneotako hiztun komunitateak hori horrela izan dadin dugun erantzukizunaz jardungo dugu. Euskaldunok ahalmendu eta gure jarrerak trinkotzea izango da gakoa".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.