Udalak zabor bilketarekin lotutako jarrera desegokien erreklamazioa egiteko eskatu die herritarrei

Maider Arregi 2014ko ira. 10a, 11:40

Antzuolako Udalak herritarrei dei egin die, zabor bilketarekin lotutako jarrera desegokirik ikusiz gero, erreklamazioa udaletxean bertan egiteko. Jarraian Udalak kaleratu duen herritarrendako oharra:

"Azkenaldi honetan egiaztatu dugu zabor bilketarekin lotuta  jarrera nahiko desegokiak daudela.
Puntu batzuetan  herritar batzuek poteak lurrean lagatzen dituzte, zintzilikarioetan jarri beharrean. Honek  kaleko garbitasuna oztopatzen du poteak jausi eta zabaldu daitezkeelako.
Beste ohitura txar bat ere sumatu da: poteak iturri publikoetan garbitzearena. Hau ez da bat ere higienikoa. Gainera, poltsa birziklagarriak erabiltzeko aukera egonda, zentzu gutxi dauka. Badakigu jarrera desegoki hauek oso puntualak direla eta herritar gehienek modu egokian erabiltzen dutela zabor bilketa sistema. Hala ere, Udaletik eskatzen dugu gai hau zaintzea eta horrelako jarrerak ikusiz gero erreklamazioak udaletxean egitea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak