Txapelketak hiru fase edukiko ditu.
Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek hartuko dute parte. Bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera; gainerakoak, puntuazioaren arabera.
Bigarren fasean, bi finalerdiko jokatuko dira. Kanporaketa horietan zortzi bikotek parte hartuko dute; saio bakoitzean, lauk. Kasu honetan ere finalerdietako saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera; besteak, puntuazioaren arabera.
Gauez izango dira saioa guztiak, 22:30ean hasita, eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da. Lehen bi faseetan ez bezala, finala arratsaldean jokatuko da, bazkalostean.
Kanporaketak
Maiatzak 9, Antzuola:
- Aitzol Iturbe - Endika Igartzabal.
- Eneko Beretxinaga - Txaber.
- Asier Azpiroz - Adur Gorostidi.
- Amaia Urbieta - Aitor Urbieta.
Maiatzak 10, Mutriku:
- Imanol Lekunberri - Beñat Iguaran.
- Malen Amenabar - Eneko Arrate.
- Maddi Gallastegi - Aitor Salegi.
- Mikel Artola - Haritz Mujika.
Maiatzak 16, Eibar:
- Aimar Goenaga - Ion Mikel Mujika (zalantzan).
- Jokin Bergara - Manu Goiogana.
- Josu Oiartzabal Xenpelar - Gurrutxaga.
- Eneritz Artetxe - Eneritz Arzallus.
Maiatzak 17, Deba:
- Maddi Sarasua - Manex Astigarraga.
- Ander Zulaika - Josune Arakistain.
- Saioa Alkaiza - Irati Majuelo.
- Amaia Iturriotz - Mikel Iturriotz.
Afaria: 20:30ean. Saioa: 22:30ean.
Finalerdiak
- Maiatzak 23, Markina-Xemein: Antzuola eta Eibarko saioetako irabazleak, eta gainerakoen artean puntu gehien dituena eta laugarren gehien dituena.
- Maiatzak24, Elgoibar: Mutriku eta Debako saioetako irabazleak eta gainerakoen artean bigarren eta hirugarren puntu gehien dituztenak.
Afaria: 20:30ean. Saioa: 22:30ean.
Finala
Maiatzak 31, Soraluze: Finalerdietako irabazleak eta gainerakoen artetik bi onenak.
Bazkaria: 14:00. Saioa: bazkalostean.
Egin beharreko lanak
Bikote bakoitzak lau ariketa egin beharko ditu, hau da, bertsolari bakoitzak bina ariketa:
- Ofizioka, zortziko handian, hiruna bertso.
- Ofizioka, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Ofizioka, koplatan, bina bertso osatu arte.
- Bakarka, doinu eta neurri librean, bina bertso.
Finalerdietan, puntu erantzunak eta bukaera emanda bertsoa kantatzeko ariketak gehituko zaizkie aurrez aipatuei.
Ariketa horiek egin ostean, epaileen puntuazioaren arabera, bikote bat pasako da buruz burukora. Buruz burukora pasako den beste bikotea publikoak aukeratuko du, beti ere, epailearen iritziarekin bat egiten ez badu.
Buruz burukoan ondoko ariketak egin beharko dituzte:
- Ofizioka, hamarreko txikian, hiruna bertso.
- Gaia emanda, bakarka, doinu eta neurri librean, bina bertso.