Olaran etxea, Antzuola
'Antzuolarrak munduan zehar' ekimenaren barruan, eguenean, Iñaki Legorburuk Iranen zehar egindako bidaia azalduko du. "Nolabait erakutsi nahi dut, Irani buruz zer kontatzen diguten gaur egunean prentsan eta telebistan, eta guk 25 egunean zer ikusi dugun: erlijioa, historia, jendea...", nabarmendu du. Saioa, 18:30ean izango da, Olaranen. Iñaki Legorburuk, egindako bidaia guztietako argazkiak bere blogean jaso ditu. Hemen dituzue ikusgai: www.akaki08.blogspot.com.
Hizkuntza: Euskara